Ekintzailetasuna betidanik izan da Ekonomia eta Enpresa ikasgaien elementu garrantzitsua, gure ikasleen sormen eta ekimena sustatzeko. Lege aldaketarekin, gaitasun hau oraindik presentzia gehiago hartu izan du kurrikulumean eta ezinbestekoa da txikitatik trebatzen hastea.
4. DBHko Ekonomia ikasgaiaren barruan, badira urteak Junior Achievement erakundearen ‘Emprende por el clima’ txapelketan parte hartzen ari garela. Aurten, 16 ideia berritzaile aurkeztu ditugu aldaketa klimatikoari aurre egiteko asmoz. Espainiako 67 ikastetxeetako 2.600 ikasleen artean, TOP20ko aukeraketan gure ikastetxeko MarFund izeneko ekimena aukeratua izan da, Julene Usategi, Leire Arrazola, Eneko Jauregizar eta Aimar Vazquezen taldearena, alegia. Ia TOP10era pasatzen diren!!!
Bestalde, 2. Batxilergoko Enpresa ikasgaiaren barruan Bilboko Merkataritza Ganberak antolatzen duen Marketineko erronka txapelketaren barruan, aurten BBKlive festibalerako arropa marka baten presentzia zelan uztartu era kreatiboan agertu behar zuten. Ondoko bideoan haien proposamena ikusi ahal duzue. Finalera heldu diren ikasle guztiei detailetxoa bat helarazi digute eta gure ikasleak pozik izandako esperientziaz.