Durango eremu gorritik irten zenetik, San Jose Jesuitak Ikastetxea eskola kiroletako entrenamenduak berreskuratu ditu, pasa den asteazkenaz geroztik.
Honez gain, larunbatean, otsailaren 27an, azaroan hastekoak zen Multikirola ekintzari hasiera emango diogu. Ekintza horretan Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailako ikasleek hartzen dute parte eta saskibaloia, futbola eta eskubaloia kiroletan trebatzen dira; aurten Rugby eta atletismo kirolak COVID-19 dela-eta ezin izango ditugu burutu.
Eskolaz Kanpoko Ekintzei buruzko informazio guztia hemen. Horrez gain, EKEk bere protokoloa ere badauka, honako hau da.