Durangoko Udalak, Euskaltzaleen Topaguneak, eta Berbaro elkarteak sustatuta, Durangoko guraso, zaintzaile, senide eta bestelako hezitzaileen arteko euskarazko praktikak sustatzeko ekimena bideratzen ari da Euskarak 365 egun ildoaren barruan.
Ekimen honen helburuak:
1-.Umeen erreferente eta gertuko diren helduen arteko hizkuntza portaeretan eragitea eta euskararen erabilera areagotzea.
2-. Umeen eredu diren helduen euskarazko portaerak bultzatuta, belaunaldi berriek hizkuntza praktika berriak normalizatu eta barneratzea.
Horretarako azaroaren 22tik abenduaren 5era bitartean dinamika berezia proposatzen dute “Haurren aurrean, helduok heldu” izenekoa.
Dinamika horien inguruan prestakuntza saio bat izango dugu San Agustin kultur gunean azaroaren 12an, barikua arratsaldeko 18:00etan Paula Kasares adituaren eskutik.
0-12 urteko umeekin harremana duten guraso, zaintzaile eta hezitzaileei dago zuzenduta.