San Jose Jesuitak ikastetxean hezkidetza berebiziko garrantzia dauka. Hala, eskola osorako estrategia izateaz gain, ziklo bakoitzean hezkidetza lantzeko tresnak erabiltzen dira.
Haur Hezkuntzan ikasleentzako ingurune seguru bat bermatzen saiatzen dira; helburua pertsona bakoitzak bere garapen osoa askatasunez garatzea izanik. Modu horretan, hezkidetza taldetik genero ikuspuntua txertatzen dute gelan erabiltzen duten hizkuntzan, materialetan eta espazio ezberdinetan.
Materialak adibidez askotarikoak izan daitezke; jolas ez estereotipatuak, material desestrukturatuak eta askotariko ereduak eskaintzen dituzten ipuinak eta abarrekoak dituzte gelan. Ikasleak txikitatik beraien beharrak eta emozioak adierazteko libre eta epaiketa gabe sentitu daitezen nahi dugu. Gure txikiek pentsatu, sentitu eta libre ekin dezaten.