DBH 2. eta 3. mailako ikasleek konbibentzia saioetan parte hartu dute iraila eta urrian zehar.
Tutoreak eta pastoraltza arduradunak elkarlanean antolatu dituzte konbibentzia saio horiek. Ikasturtea hasi zenetik, ikasleak talde berean lanean aritu dira, egunero haien ikasketa prozesua elikatuz eta elkarrengandik ikasiz. Taldean eta kooperazioan egiten den ikaskuntzan aurrera egiteko asmoarekin egin da honako irteera berezia. Helburua talde kohesioa, konfiantza eta komunikazioa handitzea izan delarik.
DBH 2. mailako ikasleak Abadiñora joan dira, tutore eta pastoralistekin batera. Bertan, aukera izan dute norberaren ezagutzan murgiltzeko, gelako kideak hobeto ezagutzeko eta Jesusekin harremanean sakontzeko.
DBH 3. mailako neska-mutikoak aldiz Izurtzan izan dira. Ikasleek aukera aproposa izan dute garapen pertsonalean aurrera pausu bat emateko. Ekintza honen helburua bikoitza da; batetik, nork bere burua, besteak eta Jesus ezagutzea. Bestetik, bakoitzaren muga eta bertuteekin nork bere burua errespetatzen eta onartzen ikastea.
Inaziotar Pedagogiaren lau ardatzak lantzeko ezinbestekoak izan dira konbibentziak: koherentzia, ardura, parte-hartzea eta konpromisoa.