Abuztuaren 24an ospatu zuten Jesuiten Etxeko gazteek urteurrena.
Egoera zaurgarrian dauden etorkinei aukera berria eskaintzea izan da hasieratik Jesuiten Etxea proiektuaren helburua, bizikidetza, prestakuntza, gizarteratzea eta bidelaguntza eskainiz.
Proiektu honen helburua ez da soilik gazteen etxebizitza eta administrazio premiei irtenbidea ematea, baizik eta komunitatearen eta gazteen arteko topagune bat erraztea, bi aldeetan eragin positiboa sortuz. Proiektuan boluntarioak daude, eta, aisialdiko eta denbora libreko jardueretan parte hartzeaz gain (adibidez, gaztelaniaren ikaskuntzan), zubi-harremana dute gizartearen eta parte hartzen duten gazteen artean.