Gaur, Abenduak 18, Migratzaileen eta Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna da. Elkartasuna sustatzen duen eta migratzaileak erdigunean jartzen dituen keinu bat izateaz gain, aniztasunaren aberastasunak eta sareko lanaren sendotasunak eskaintzen dituzten aukeren erakusgarri ere bada. Horretarako eta bizikidetza zein abegia defendatuko dituen herritartasuna eraikitzeko gure ikastetxean, atzoko egunean, denon artean, ekimen polit hau sortu genuen.
