Gorputz Hezkuntzan, gainontzeko ikasgaietan bezala, ikasleen adinera egokitutako helburuak zehazten dira. Horregatik, ziklo bakoitzean balio eta gaitasun espezifikoak lantzen ditugu.
Gure ikastetxeko Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloan, bereziki lankidetza eta elkarrekintza ardatz duten ariketak eta jolasak egiten dituzte gure ikasleak. Oinarrizko trebetasun eta ahalmen fisikoak garatzea da helburu nagusietako bat; bertan, ikasleak ohartaraziz jarduera fisikoa egitearen garrantziaz. Baina ere berean, ondo pasatzea ere helburu garrantzitsua da, eta hori jolasaren bidez lortzen da. Modu horretan, kirola estimulu positiboekin lotzen dute.
Adin tarte horretan oso garrantzitsua da Ni-tik Gu-ra doan ibilbideari jarraipena ematea, taldeak daukan garrantziaz jabetzea eta honek ekartzen dituen onurak praktikan jartzea. Bertan ere, jolasak burutzeko beharrezko estrategien lanketa egiten da, hots, urteak aurrera pasatu ahala garrantzia hartzen joango direnak.
Gainera, lasaitasunari dagozkien ariketak ere lantzen dira, ikasleak ohartaraziz zeinen garrantzitsua den luzaketa egokiak egitea ariketa fisikoa egin eta gero, osasuntsu mantentzeko eta lesioak ekiditeko.
Etapa honetako 2. zikloan, aurreko urteetan egindako lanketari jarraipena egiten zaio. Oinarrizko ahalmen fisikoekin loturiko lanketari garrantzia emanez, ikasleen ahalmen kognitiboari so eginez eta koordinazioaren garrantzia bermatuz. Horretarako mota askotako ariketak eta jolasak egin ditugu: ahalmen fisikoak trebatzeko zirkuituak, modu ludikoan landutako jolasak, taldeko ekintzak, etab.
Horrez gain, Eusko jaurlaritzak bultzatutako Eusfit proiektuan aritu dira gure ikasleak. Bertan, bizitza estilo sedentarioak dakartzan galerak aztertuz eta honi konponbide praktikoa emanez. Dinamika honetan, ikasleak izan dira protagonistak hainbat neurketa fisiko eginez; hala nola, pisua, altuera, luzera jausia, erresistentzia eta indarra neurtzeko ariketak, etab.
Lehen Hezkuntzako 3. zikloan, jolas kooperatiboetan aritzeaz gain, aurten, jolas berritzaile bat aurkezteko aukera izan dugu; Colpball izenekoa. Ikasleak protagonista bakarrak bilakatuz eta haiek rol desberdinak hartuz; hala nola, epaileak, entrenatzaileak, koreografoak, dantzariak… Bertan Gorputz Hezkuntzako arloan lantzen diren oinarrizko gaitasunetan zentratuz eta lankidetza oinarri izanik.
Era berean, bizimodu osasungarriari buruzko proiektua egin dute ikasturte honetan, elikadura eta kirol jardueraren inguruko hausnarketa sakona eginez eta praktikara eramanez.
Erlazionatutako albisteak:
Kirola, konpetentzien garapenerako ezinbesteko tresna
Jarduera fisikoa eta osasuna, DBHn eta Batxilergoan