Hiruhileko luzea joan zaigu jada eta atsedenerako garaia datorkigu.
Ikasturtea itxaropenez hasteko gonbidapena jaso genuen, eta horrelaxe bete dugu gure lana: tinko eta indarrez bulegoa, gela, maila, zikloa, etapa, ikastetxea eta herria bera gure testigantzarekin itxaropenez eta ilusioz betez.
Gabonak ere jaso ditzagun itxaropen hori berritu, berpiztu edota indartzeko iturri bezala. Horretarako abiapuntua ostegunean, abenduaren 22an, arratsaldeko 18.00etan ikastetxeko elizan izango dugun ospakizunean parte hartzea izan daiteke. Animatu eta bertaratu zaitez!