DBH
Bigarren Hezkuntza: ikasleen gaitasunen garapena
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapan, Jesuitak Durango Ikastetxearen oinarrizko helburua da ikasleek ikasteko ohiturak garatzea etorkizunerako, parte hartzen duten taldeetan integra daitezen.
Bigarren Hezkuntzako proiektu pedagogikoa
Bigarren Hezkuntzako ikasleekin erabiltzen dugun pedagogiari esker, gure ikasleek ahalik eta gehien garatzen dituzte beren gaitasunak, honako hauen bidez:
- Bakarka nahiz taldeka lan egiteko ohiturak
- Ahalegina
- Autonomia eta erantzukizuna
- Norbere buruagan konfiantza
- Sen kritikoa
- Ekimena
- Interesa eta sormenaren garapena.
Gainera, gure Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzak alderdi hauek garatzen ditu, besteak beste:
- Adierazmena, irakurmena eta entzumena
- Kalkulua
- Gaitasun sozialak
- Lanerako eta ikasteko ohiturak
- Sen artistikoa
- Sormena
- Garapen emozionala
- Ingurune naturalaren, sozialaren eta kulturalaren balioespena
Eredu hirueledunaren aldeko apustua
Jesuitak Durango Ikastetxean, bi hizkuntza ofizialetan (euskara eta gaztelania) eta hirugarren hizkuntza batean (ingelesa) oinarritutako irakaskuntza eleaniztunaren aldeko apustua egiten dugu. Laugarren hizkuntza ere eskaintzen dugu: frantsesa.
Kontuan hartu behar dugu XXI. mendeko gizartea eleaniztuna eta kulturaniztuna dela. Hortaz, ezinbestekoa da herritar eleaniztunak prestatzea.
Nola egiten dugu?
Ingeleseko gaitasuna eta ezagutza sendotzeko jarduera osagarriak: Science (DBHko maila guztietan) eta Ingalaterran egonaldia (DBHko 3. mailan).
Biarritzera edo Baionara irteerak 4. hizkuntza (frantsesa) sendotzeko asmoz.