Pribatutasun-politika

Pribatutasun politika

DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNAREN DATUAK

Erakundearen izena: DURANGOKO SAN JOSE JESUITAK IKASTETXEA

Helbidea: Kurutziaga 7, 48200 Durango.
Telefono zenbakia: 946810050
Helbide elektronikoa: sanjose@durangojesuitak.org
DBDrekin harremanetan jartzeko: protecciondedatos@indautxujesuitak.org

WEB-ORRIAREN BITARTEZ BILDUTAKO DATUEN TRATAMENDUAK

Web-orria erabiltzearen eta bertan nabigatzearen ondorioz, gure inprimakien bitartez, posta elektronikoaren bidez edo DURANGOKO SAN JOSE JESUITAK IKASTETXEAREKIN lotzen zaituen kontratu-harremanaren ondorioz DURANGOKO SAN JOSE JESUITAK IKASTETXEAK bil ditzakeen datuak pertsonalak dira. Gure web-orrian dauden inprimakietako bakoitza betetzean, datu batzuk nahitaezkoak izango dira; horiei dagozkien eremuak * ikurrarekin markatuta daude. Eremu horiek betetzen ez badira, ezin izango dira gauzatu inprimaki bakoitzean deskribatuta dauden helburuak. Zenbaitetan, jakinarazten dizugu gure web-orria erabili eta bertan nabigatze hutsaren ondorioz DURANGOKO SAN JOSE JESUITAK IKASTETXEAK honako datu hauek bilduko dituela:

  • IP helbidea
  • Nabigatzailearen bertsioa
  • Sistema eragilea
  • Web-orriko bisitaren edo nabigazioaren iraupena

Informazio hori Google Analytics-en bidez bil daiteke. Hori dela eta, Googleren Pribatutasun Politikara igortzen dugu, hori baita informazio hori bildu eta tratatzen duena.

Era berean, web-orrian Google Maps aplikazioa eskaintzen da. Aplikazio horrek zure kokapena eskura dezake, baldin eta horretarako baimena ematen badiozu, gure egoitzetarako distantziari eta/edo bideei buruzko zehaztasun handiagoa emateko. Horri dagokionez, Google Maps-ek erabiltzen duen pribatutasun-politikara igortzen dugu, datu horien erabilera eta tratamendua ezagutzeko.

DURANGOKO SAN JOSE JESUITAK IKASTETXEAK bere esku gordetzen du pribatutasun-politika hau edozein unetan aldatzeko edo egokitzeko eskubidea. Beraz, web-orrian sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikustea gomendatzen dizugu.

1. Harremanetarako inprimakiak.

a. Helburua. Inprimaki honen helburua harremanetarako inprimakiaren bitartez egin duzun informazio-eskabideari erantzutea da.

b. Legitimazioa. Datu pertsonalak tratatzeko legitimazioa interesdunaren adostasuna da.

c. Hartzaileak. Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, salbu eta datuak babesteari buruzko indarreko arautegian ezarritakoaren arabera horiek ematea zilegi bada.

2. Webgunean eskueran jarritako helbide elektronikoen bitartez emandako informazioa.

a. Helburua. Zure informazio-eskabideari erantzutea.

b. Legitimazioa. Eskabidea posta elektronikoaren bidez bidaltzen diguzunean ematen duzun adostasuna.

c. Hartzaileak. Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, salbu eta datuak babesteari buruzko indarreko arautegiaren arabera horiek ematea zilegi bada.

3. Hautagaitza espontaneoak.

a. Helburua. DURANGOKO SAN JOSE JESUITAK IKASTETXEAK langileak hautatzeko egiten dituen prozesuen berri ematea.

b. Legitimazioa. Interesduna parte den kontratu bat betetzeko edo, interesdunak eskatuta, kontratu aurreko neurriak aplikatzeko.

c. Hartzaileak. Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, salbu eta datuak babesteari buruzko indarreko arautegian ezarritakoaren arabera horiek ematea zilegi bada.

4. Albiste-buletina bidaltzea eta harpidetzea.

a. Helburua. DURANGOKO SAN JOSE JESUITAK IKASTETXEAREN albiste-buletina erabiltzaile harpidedunei bidaltzea kudeatzea.

b. Legitimazioa. Zerbitzu horretan harpidetzen diren interesdunen adostasuna, horretarako laukia markatuta adierazia.

c. Hartzaileak. Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, salbu eta datuak babesteari buruzko indarreko arautegian ezarritakoaren arabera horiek ematea zilegi bada.

DATUEN BESTE TRATAMENDU BATZUK

1. Harreman profesionaletarako bakarrik.

a. Helburua. Bion artean dugun harreman profesionala mantentzeko helburuarekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak DURANGOKO SAN JOSE JESUITAK IKASTETXEAN.

b. Legitimazioa. Tratamenduaren arduradunak erdietsi nahi duen interes legitimoa, baldin eta interesdunaren interesa edo oinarrizko eskubide eta askatasunak nagusitzen ez badira.

c. Hartzaileak. Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, salbu eta datuak babesteari buruzko indarreko arautegiaren arabera horiek ematea zilegi bada.

2. Sare sozialen bidezko harremanetarako bakarrik

a. Helburua. DURANGOKO SAN JOSE JESUITAK IKASTETXEAN honako helburu hauekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak:

  • Kontsulta, eskabide edo eskaerei erantzuteko.
  • Eskatutako zerbitzua kudeatzeko, eskabideari erantzuteko edo eskaera bat tramitatzeko.
  • Erabiltzailearen eta arduradunaren arteko harremana ezartzeko eta jarraitzaileen komunitatea sortzeko.

b. Legitimazioa. Interesdunaren adostasuna. Gure sare sozialetan gure jarraitzaile egiten zarenean, baimena ematen duzu zure profilean eskuragarri dauden datu pertsonalak helburu horretarako bakarrik eta sare sozial bakoitzaren ingurunean soilik erabiltzeko, sare sozial horietako bakoitzaren erabilera-politikaren eta pribatutasun-politikaren arabera.

c. Hartzaileak. Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, salbu eta datuak babesteari buruzko indarreko arautegian ezarritakoaren arabera horiek ematea zilegi bada. Hala ere, gehien erabiltzen ditugun sare sozialen pribatutasun-politika berrikustea gomendatzen dugu. Izan ere, sare sozialak iparramerikarrak direnez, datuak Ameriketako Estatu Batuetara transferi ditzakete.

3. Matrikula-orrian bildutako datuetarako bakarrik.

a. Helburuak eta Legitimazioa:

Ikastetxearekin lotzen zaituen harreman juridikoa gauzatzeari dagokionez:

  • Ikaslearen eta haren senitartekoen eta ikastetxearen arteko harremana kudeatzea.
  • Hala badagokio, ikaslearen osasun-datuak ezagutzea, bizkor eta arretaz jardun ahal izateko (alergiak, patologia kronikoak, elikagai jakin batzuekiko intolerantzia, medikazio kronikoa, medikamentuekiko intolerantzia eta abar).
  • Ikaslearen osasun-datuak tratatzea, hezkuntza-etapan haren bilakaerarako behar direnak, Ikastetxearen Orientazio Sailak egiten duen lanaren barruan.
  • Hezkuntza-jarduerak, kirol-jarduerak eta jarduera ludikoak antolatzea (museoetarako bisitak edo interes kulturala, zientifikoa edo historikoa duten lekuetarako txangoak).

Interesdunaren/legezko ordezkariaren (aita/ama/legezko tutoreak) adostasunari dagokionez:

  • Bildutako ikasleen eta senitartekoen bideoak eta irudiak web-orrian eta sare sozialetan ezagutzera ematea.

Aplikatzen dizkiguten legezko betebehar hauek betetzeari dagokionez:

  • Ikaslearen nahitaezko eskolatzearekin erlazionatutako datuen tratamenduak, osasun-datuenak eta ikuskatzaileek beren jarduera egikaritzean eskuratzen dituztenenak barne (dokumentazio pedagogikoa, akademikoa eta administratiboa), Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak legitimatzen ditu —hezkuntzaren kalitatea hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak emandako idazkeraren arabera–.
  • Zerga- eta kontabilitate-xedeak dituzten tratamenduak, Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorrak legitimatuak.
  • Egindako zerbitzuen ordainketari dagozkion ordainagirien kobrantzaren kudeaketa Ordainketa-zerbitzuei eta finantza-arloko presako beste neurri batzuei buruzko azaroaren 23ko 19/2018 Errege Lege Dekretuaren babespean dago.

b. Hartzaileak. Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, salbu eta datuak babesteari buruzko indarreko arautegian ezarritakoaren arabera horiek ematea zilegi bada. Behar denean, ikasleen datuak erakunde eta entitate hauei jakinarazi ahal izango zaizkie, legezko betebeharra betetzeko edo ikasleek horretarako adostasuna adierazi digutenean:

  • Hezkuntza Ministerioari eta Hezkuntza Sailari, indarrean dagoen legeriaren arabera.
  • Banku-erakundeei, kobrantzarekin erlazionatutako datuak, helbideratutako ordainagiriak kudeatzeko.
  • Zerga Administrazioko Estatu Agentziak eskatzen duenean, helbideratutako ordainagirien kobrantzarekin erlazionatutako datuak.
  • Bidaia-agentziei, bidaiak antolatzeko; aseguru-etxeei, aseguruak kontratatzeko (istripuak, bidaiak); eta erakunde publiko eta/edo pribatuei, txangoetan eta antzeko jardueretan ikasleen bertaratze-maila kontrolatzeko.
  • Bisitatutako erakundeei edo antolakuntzaz arduratu direnei, ikasleak irteeretan, txangoetan eta hirugarren erakunde publiko edo pribatuetarako bisitaldietan parte hartzen duenean.
  • Ikaslearen irudia edo hari buruzko beste informazio batzuk —ikastetxean egindako jardueren ingurukoak— argitaratzea.
  • Ikastetxeko ikasle ohien elkarteari (IOE).
  • Ikastetxeko guraso-elkarteari.
  • Eskola Katolikoei.
  • Ikaslearen irudiak edo bideoak komunikazio-kanalen eta prentsaren bitartez argitaratzea.
  • Ikaslea agertzen den orlako argazkiak ikaslearen gelako ikasleen familien artean zabaltzea.

Ikaslearen irudiak edo hari buruzko beste informazio batzuk (ikasleak parte hartzen duen jarduerekin eta lantegiekin zerikusia dutenak) tratatzeko adostasuna adierazi badiguzu, ikastetxearen komunikazio-kanaletan emango dira ezagutzera. Ondorio horretarako, erakundeak erabiltzen dituen sare sozial nagusien pribatutasun-politika berrikustea gomendatzen dugu, hots: Twitter, Facebook, Instagram eta YouTube. Sare sozialak iparramerikarrak direnez, datuak Ameriketako Estatu Batuetara transferi ditzakete. Hortaz, haien pribatutasun-politika ezagutzea gomendatzen dizugu.

4. Orientazio Sailerako bakarrik.

a. Helburua. Orientazio Sailean komenigarritzat jotzen diren ebaluazio-proba psikopedagogikoak eta gaitasun-probak egitea, ikasle bakoitza orientatu ahal izateko eta hari dagokion txosten diagnostiko egokia egiteko.

b. Legitimazioa. Datuen tratamendurako legitimazioa interesdunaren/legezko ordezkariaren (aita/ama/legezko tutoreak) adostasuna da.

c. Hartzaileak. Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, salbu eta datuak babesteari buruzko indarreko arautegian ezarritakoaren arabera horiek ematea zilegi bada.

5. Eskolaz kanpoko jardueretarako bakarrik.

a. Helburua.

  • Ikastetxeak eskainitako eskolaz kanpoko jardueretan izena emateko eskabideak kudeatzea.
  • Gure kontratu-konpromisoak eta zerga- eta kontabilitate-betebeharrak betetzeko behar diren administrazio-, zerga- eta kontabilitate-izapide guztiak egitea.
  • Dagozkien kobrantzak kudeatzea, helbideratutako ordainagiriaren edo baimendutako beste ordaintzeko modu batzuen bidez, finantza-erakundearen bitartez.

b. Legitimazioa. Eskabidea posta elektronikoaren bidez bidaltzen diguzunean ematen duzun adostasunean oinarritzen da datu pertsonalen tratamendurako legitimazioa.

c. Hartzaileak. Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, salbu eta datuak babesteari buruzko indarreko arautegian ezarritakoaren arabera horiek ematea zilegi bada.

6. Zerbitzu osagarrietarako bakarrik.

a. Helburuak eta Legitimazioa

Ikastetxearekin lotzen zaituen harreman juridikoa gauzatzeari dagokionez:

  • Eskatutako zerbitzuak kudeatzea.
  • Ikaslearen osasun-datuen tratamendua, bizkor eta arretaz jardun ahal izateko (alergiak, patologia kronikoak, elikagai jakin batzuekiko intolerantzia, medikazio kronikoa, medikamentuekiko intolerantzia eta abar), baldin eta behar bada eta betiere eskatutako zerbitzu osagarria gogoan hartuta.
  • Gure kontratu-konpromisoak eta zerga- eta kontabilitate-betebeharrak betetzeko behar diren administrazio-, zerga- eta kontabilitate-izapide guztiak egitea.

Legezko betebeharra betetzeko, Ordainketa-zerbitzuei eta finantza-arloko presako beste neurri batzuei buruzko Errege Lege Dekretuaren arabera:

  • Dagozkien kobrantzak kudeatzea, helbideratutako ordainagiriaren edo baimendutako beste ordaintzeko modu batzuen bidez, finantza-erakundearen bitartez.

b. Legitimazioa. Kontratu bat betearaztea, legezko betebehar bat betetzea eta interesdunaren adostasuna.

c. Hartzaileak. Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, salbu eta datuak babesteari buruzko indarreko arautegian ezarritakoaren arabera horiek ematea zilegi bada.

7. Borondatezko ekarpenerako bakarrik.

a. Helburua. IKASTETXEARI egin diozun borondatezko ekarpenaren ondorio diren betebeharrak kudeatzea.

b. Legitimazioa. Zure borondatezko ekarpena egikaritzea eta dagozkigun legezko betebeharrak betetzea.

  • Zure borondatezko ekarpenaren ondorio diren betebeharrak betetzea, irabazi-asmorik gabeko erakundeen zerga-erregimenari eta mezenasgoarentzako zerga-pizgarriei buruzko abenduaren 23ko 49/2002 Legearen arabera.

c. Hartzaileak. Zure datuak zerga-administrazioari jakinaraziko zaizkio, irabazi-asmorik gabeko erakundeen zerga-erregimenari eta mezenasgoarentzako zerga-pizgarriei buruzko abenduaren 23ko 49/2002 Legea betetzeko.

8. Hizkuntza-ikastaroetarako bakarrik.

a. Helburua. IKASTETXEAK eskainitako hizkuntza-ikastaro ofizialean ikasleak izena emateko eskabidea kudeatzea.

b. Legitimazioa. Zure datuen tratamendurako legitimazioa kontratu bat betearaztean eta interesdunaren adostasunean datza.

c. Hartzaileak. Zure datuak Hizkuntza Eskola Ofizialei lagako zaizkie, dagokion titulu ofiziala egiaztatzeko eta emateko.

9. Atzerriko truke-programetarako eta/edo uda-ikastaroetarako bakarrik.

a. Helburua. Ikastetxearekiko kontratu-harremana eta ikaslearen atzerriko truke-programako eta uda-ikastaroetako parte-hartzea kudeatzea.

b. Legitimazioa. Zure datuen tratamendurako legitimazioa kontratu bat betearaztean eta interesdunaren adostasunean datza.

c. Hartzaileak. Zerbitzua behar bezala egiteko, zure datuak helmugako erakundeei lagako zaizkie.

10. Plaza gordetzeko eskabidea

a. Helburua. Ikasleari ikastetxean plaza erreserbatzea eta ikaslea ikastetxean onartzeko aukera kudeatzea.

b. Legitimazioa. Kontratu aurreko neurriak aplikatzea.

c. Hartzaileak. Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, salbu eta datuak babesteari buruzko indarreko arautegiaren arabera horiek ematea zilegi bada.

11. Bideozaintzako kameren irudien tratamendurako bakarrik.

a. Helburua. Segurtasun-arrazoiak direla eta, gure instalazioak bideozaintzako sistemez hornituta daude.

b. Legitimazioa.

  • DURANGOKO SAN JOSE JESUITAK IKASTETXEAK bere instalazioen segurtasunerako erdietsi nahi duen interes legitimoa, baldin eta interesdunaren interesa edo oinarrizko eskubide eta askatasunak nagusitzen ez badira.
  • Era berean, ondasun, instalazio eta pertsonen segurtasuna bermatzeko eta babesteko oinarrituta dagoen interes publikoa, baldin eta haien datu pertsonalak DURANGOKO SAN JOSE JESUITAK IKASTETXEAREN ardurapeko eta konturako bideozaintza-sistemaren bidez tratatzen badira.

c. Hartzaileak. Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, salbu eta datuak babesteari buruzko indarreko arautegian ezarritakoaren arabera horiek ematea zilegi bada.

12. DBEOn jasotako eskubideak egikaritzea

a. Helburua: Datuak babestearen arloan interesdunek egindako eskabideei erantzutea.

b. Legitimazioa: 6.1.c) Tratamendua beharrezkoa bada Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrari aplikagarria zaion lege-eginbeharra betetzeko.

c. Hartzaileak: Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, salbu eta datuak babesteari buruzko indarreko arautegian ezarritakoaren arabera horiek ematea zilegi bada.

13. Segurtasun-arrakala

a. Helburua: Datuen babesaren arloko segurtasun-arrakala eta eraginpekoei jakinarazteko aukera kudeatzea eta konpontzea.

b. Legitimazioa: 6.1.c) Tratamendua beharrezkoa bada Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrari aplikagarria zaion lege-eginbeharra betetzeko.

c. Hartzaileak: Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, salbu eta datuak babesteari buruzko indarreko arautegian ezarritakoaren arabera horiek ematea zilegi bada.

14. Kanal etikoa

a. Helburua.

  • Ez-betetzeei, irregulartasunak egiteari edo etikaren eta legezkotasunaren aurkako ekintzei edo DURANGOKO SAN JOSE JESUITAK IKASTETXEAREN barne-araudiaren urraketei buruzko salaketak edo informazioak kudeatzea eta izapidetzea.
  • Salatutako ekintzak ikertzeko beharrezkoak diren jarduketak egitea.
  • Ikerketaren emaitzari buruzko informazioa ematea, eta hala badagokio, baita diziplinazko edo legezko neurriak hartzea ere.

b. Legitimazioa. Datu pertsonalen tratamendua beharrezkoa da tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion legezko betebeharra betetzeko:

  • DBEO:
    • 6.1.c) artikulua. Tratamendua beharrezkoa bada tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege-eginbeharra betetzeko;
    • Jasotako informazioak datu-kategoria bereziak baditu, ezabatu egingo dira, salbu eta tratamendua beharrezkoa bada funtsezko interes publiko berezi bati buruzko arrazoiak direla medio, 9.2.g) artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
  • Arau-hausteei buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa eta ustelkeriaren aurkako borroka arautzen dituen otsailaren 20ko 2/2023 Legea.

c. Hartzaileak. Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, salbu eta datuak babesteari buruzko indarreko arautegian eta araudi espezifikoan ezarritakoaren arabera horiek ematea zilegi bada. Otsailaren 20ko 2/2023 Legean ezarritakoaren arabera, legean aurreikusitako kausa tasaturen bat badago, Fiskaltzari jakinaraziko zaio berehala, baldin eta jokabidea delitu izateko modukoa bada, edo jakinarazpena izapidetzeko eskumena izan dezakeen beste agintaritza edo erakunde batera edota zigor-, diziplina- edo zehapen-arloko ikerketa baten esparruan eskumena duen administrazio-agintaritzara igorriko da.

KONTSERBATZEKO EPEA

WEB-ORRIAREN BITARTEZ BILDUTAKO DATUEN TRATAMENDUA

Harremanetarako inprimakiaZure datu pertsonalak zure eskabideari erantzuteko hertsiki behar den denboran tratatuko dira.
Webgunean eskueran jarritako helbide elektronikoen bitartez emandako informazioaDatuak bildu zireneko helburua betetzeko eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik erator daitezkeen erantzukizunak zehazteko behar den denboraz gordeko dira.
Hautagaitza espontaneoakDURANGOKO SAN JOSE JESUITAK IKASTETXEAREN kontserbazio-politika betez, zure datu pertsonalak gehienez ere URTEBETEKO epean kontserbatuko dira, curriculum vitaea jasotzen denetik aurrera.
Albiste-buletina bidaltzea eta harpidetzeaZure datu pertsonalak DURANGOKO SAN JOSE JESUITAK IKASTETXEAREN albiste-buletinerako harpidetza ezeztatu arte kontserbatuko dira

DATUEN BESTE TRATAMENDU BATZUK

Harreman profesionaletarako bakarrikGure harreman profesionalak bukatu arte edo zure harremanetarako datuen tratamendua ezeztatzeko edo haren aurka egiteko erabakia hartzen duzun arte.
Sare sozialen bidezko harremanetarako bakarrikDatuak biltzearen helburua betetzeko behar den denboran kontserbatuko dira zure datu pertsonalak.
Matrikula-orrirako bakarrik− Ikaslearen eskolatzeak dirauen bitartean.
− Eskolatzea amaitzen denean, ikaslearen espediente akademikoa indarrean dagoen legerian ezarritako beharrezko epean kontserbatuko da.
− Beste ikastetxe batera lekualdatuz gero, ikaslearen espedientea adierazitako harrerako ikastetxera igorriko da.
− Ikastetxeak antolatutako beste jarduera batzuei buruzko informazioak bidaltzeko tratatutako datuak eman diguzun adostasuna ezeztatzen duzun arte kontserbatuko dira.
− Ikastetxearen web-orrian eta sare sozialetan argitaratutako irudiak ezabatzea eskatzen duzun arte kontserbatuko dira.
Orientazio Sailerako bakarrik− Ikaslearen eskolatzeak dirauen bitartean.
− Eskolatzea amaitzen denean, ikaslearen datuak gutxienez 5 urteko epean kontserbatuko dira, ikastetxeak ezarritako kontserbazio-politika betez.
− Ikaslea beste ikastetxe batera lekualdatuz gero, ikaslearen espedientea adierazitako harrerako ikastetxera igorriko da.
Eskolaz kanpoko jardueretarako bakarrik− Zerbitzuaren prestazioak dirauen artean.
− IKASTETXEAK antolatutako jarduerei buruzko informazioak bidaltzeko tratatutako datuak emandako adostasuna ezeztatzen duzun arte kontserbatuko dira.
− Erakundearen web-orrian eta sare sozialetan argitaratutako irudiak, ezabatzeko eskatu ezean, kontserbatu egingo dira.
Zerbitzu osagarrietarako bakarrikZerbitzuaren prestazioak dirauen artean.
Borondatezko ekarpenerako bakarrikIndarrean dagoen araudia aplikatuta, borondatezko ekarpena egin eta hurrengo urteko urtarrilera arte kontserbatuko ditu zure datuak ikastetxeak.
Hizkuntza-ikastaroetarako bakarrikEskatutako zerbitzuaren prestazioak dirauen artean kontserbatuko dira zure datuak.
Atzerriko truke-programak eta/edo uda-ikastaroakEskatutako zerbitzuaren prestazioak dirauen artean kontserbatuko dira programa horietan parte hartu ahal izateko behar diren datuak.
Plaza gordetzeko eskabideaDatuak biltzearen helburua betetzeko behar den denboran kontserbatuko dira.
Bideozaintzako sistemetarako bakarrikGrabazioak gehienez ere hilabeteko epean kontserbatuko dira, hartzen direnetik aurrera, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 22. artikuluari jarraikiz.
DBEOn jasotako eskubideak egikaritzeaErreklamazioa konpontzeko behar den denboran, eta, ondoren, behar bezala minimizatuta eta blokeatuta, datuen babesaren arloko legezko betebeharrak bete arte.
Arrakalen kudeaketaArrakala kudeatzeko eta konpontzeko behar den denboran, eta, ondoren, behar bezala minimizatuta eta blokeatuta, datuen babesaren arloko legezko betebeharrak bete arte.
Kanal etikoaSalaketari bide emateko beharrezkoak diren izapideak kudeatzeko eta egiteko helburuarekin betetzeko behar den denboran tratatuko dira zure datu pertsonalak.
Kontserbatzeko epea ez da, inoiz, hamar urtetik gorakoa izango jakinarazpena jasotzen denetik aurrera. Bestalde, jakinarazpena jasotzen denetik hiru hilabete igaro badira eta ikerketa-jarduketarik hasi ez bada, datu horiek ezabatu egingo dira, datu horiek kontserbatzearen helburua sistemaren funtzionamendua agerian uztea ez bada behintzat; kasu horretan, jakinarazpenen edukia anonimizatuta egongo da.
Datu pertsonalen kategoria bereziak tratatzeko, behar ez diren bezain laster ezabatuko dira.
Aurreko atalean aipatu den hiru hilabeteko epea jakinarazpena sisteman jasotzen denetik aurrera hasten da, edo bestela, informatzaileari jaso izanaren adierazpenik igortzen ez bazaio, epemugatik aurrera.

NAZIOARTEKO TRANSFERENTZIAK.

DURANGOKO SAN JOSE JESUITAK IKASTETXEAK ez du aurreikusten datuen nazioarteko transferentziarik egitea. Behar izanez gero, AEBren eta Europar Batasunaren arteko Data Privacy Framework (Adequacy decision EU-US Data Privacy Framework_en.pdf (europa.eu), (informazio gehiago: www.dataprivacyframework.gov), akordioaren gaikuntza duten erakundeei, edo datuak babestearen arloan indarrean dagoen araudian (hala nola Europako Erregelamenduan) aurreikusitako parametro eta eskakizunen araberako babes-maila eta bermeak betetzen dituztela frogatu duten erakundeei bakarrik egingo zaie, edo nazioarteko transferentzia egiteko legezko gaikuntza dagoenean (interesdunaren adostasuna, adibidez). Dena den, dagokion informazioa emango zaio interesdunari.

ZEIN DIRA ZURE ESKUBIDEAK DATUEN TRATAMENDUARI DAGOKIONEZ?

Datuen titular zaren aldetik, eskubidea duzu zure datuen tratamendurik ba ote den egiazta diezazuten eskatzeko, zure datu pertsonalak irispidean izateko, datu okerrak zuzen ditzaten eskatzeko edo, hala badagokio, haiek ezaba ditzaten eskatzeko, baldin eta, beste zenbait arrazoiren artean, datuak bildu zirenerako behar ez badira edo zuk, interesdun gisa, emandako adostasuna kentzen baduzu. DURANGOKO SAN JOSE JESUITAK IKASTETXEAK indarrean dagoen araudiaren arabera tratatu eta kontserbatuko ditu zure datuak. Dena den, interesdun zaren aldetik, zure datuen tratamendua mugatzeko eska dezakezu. Kasu jakin batzuetan, datuak transferitzeko eskubidea egikaritu ahal izango duzu. Horrelakoetan, erabilera orokorra eta irakurketa mekanikoa duen formatu egituratu batean entregatuko dizkizute, zuri edo zuk izendatzen duzun tratamenduaren arduradunari. Eskubidea izango duzu eman duzun adostasuna edozein unetan eta edozein tratamendutarako baliogabetzeko. Zure eskubideak egikaritzeko, jar zaitez gurekin harremanetan protecciondedatos@indautxujesuitak.org helbide elektronikoaren bitartez. Arestian adierazitako eskubide guztiak egikaritzeko inprimakiak dauzkagu. Halere, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak egindakoak ere erabil ditzakezu. Zure eskubideak behar bezala egikaritzeko aukera izan ez duzula iruditzen bazaizu, eskubidea duzu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari erreklamazioa aurkezteko. Ebazteko gehieneko epea hilabetekoa izango da, zure eskabidea jasotzen denetik aurrera. Zure datuetan aldaketaren bat izanez gero, eskertuko genizuke idatziz behar bezala jakinaraztea, zure datuak eguneratuta izan ditzagun.

Azken bertsioa: 2023ko iraila

Lan egin Jesuitak Durangon

Nire curriculuma bidali