Haur hezkuntza-0-6

Irakaskuntza-estiloa

Irakaskuntza-estiloa

Haurtzaindegiko (0-2 urte) irakaskuntza-estiloa

Gure haurtzaindegian goxotasuna, hurbiltasuna, familia, ongizatea, arreta, segurtasuna, konfiantza… eskaintzen ditugu. Haur kopuru txikia bermatzen dugu, arreta zuzen eta pertsonalizatuagoa emateko.

Etapa honetan, kontuan hartuta haur bakoitzak bere erritmoa duela, errespetatu egiten ditugu, eta horietara moldatzen gara. Era berean, familiek protagonismo handia dute, eta guztien artean asetzen ditugu adingabearen beharrak, haren erritmoa eta espazioa errespetatuz.

Ikasleen eskura jartzen ditugu espazio ireki eta esperimentalak, material hezigarriak eta elementu naturalak, estimuluak garatzen joan daitezen.

Elikadura oso garrantzitsua da; horregatik, egunero ikastetxeko sukaldean prestatutako janaria ematen diegu.

Ordutegi zabala eskaintzen dugu, goizeko 7:30etik arratsaldeko 19:00ak arte. Horrek mesede egiten die bakoitzaren ohiturei eta erritmoei.

Haur Hezkuntzako (3-6 urte) irakaskuntza-estiloa

Haur Hezkuntzan, autonomia, askatasuna, bidelaguntza… eskaintzen ditugu. Ikaslearen hezkuntza-testuinguruaren eboluzioa bermatzen dugu.

Gure metodologiaren oinarria pedagogia ignaziotarra da, 2015ean hasi genuen hausnarketa-prozesuarekin osatua. Horrek esan nahi du proposamen propioa dugula, irakasleek zenbait iturritatik lor dezaten informazioa, trebatzen jarrai dezaten eta norbanako bakoitzaren premia zehatzei aurre egin diezaieten.

Adingabeen bidelagun garen aldetik, oso kontuan hartzen dugu urrats bakoitza:

  • Harrera-gunea, non atxikimendu segurua eta banaketa lasaia zaintzen ditugun.
  • Barnekotasunaren txokoa, emozioak ezagutu eta kudeatzeko zenbait teknikaren bidez (masajea, arnasketa, tai chia, etab.).
  • Eremu sentsoriala eta motorra. Beti erabilgarri dago espazio zabal bat, haurren mugimendu-beharrak asetzeko.
  • Jolas sinbolikoaren txokoa, pertsonaia edo egoera errealak eta fantastikoak irudikatzeko.
  • Eraikuntzen txokoa, non eskura dauden zenbait material, nagusiki egurrezkoak eta elementu naturalak. Baliabideak eskainiz, haurren sormena pizten dugu.
  • Esperimentazioaren edo esplorazioaren txokoa. Adierazpen-txoko bat, non haurrak bere zentzumen guztiak gara ditzakeen. Era berean, ekoizpen artistiko eta proiektuetarako eremu bat ere bada. Eta argiarena, iluntasunean argiekin eta material zeharrargiekin esperimentatzeko.

Familiekiko harreman zuzena bermatzen dugu; eguneroko tratua eta informazio-trukea beharrezkoak dira ikaslea erdigunean jarri ahal izateko.

MATRIKULAZIOA HAUR HEZKUNTZAN 0-6

Eskatu bisita pertsonalizatua.

Jesuitak Durango Ikastetxean hezkuntza indibidualizatuan sinesten dugu, eta pertsona berdingabeak hezi nahi ditugu. Ezagutu ikastetxea, instalazioak eta irakasleak.

Informazio gehiago jaso

HAUR HEZKUNTZA 0-6 LIBURUXKA

Etorkizunean hezi, hazi, bizi.

Liburuxka hau sortu dugu zuretzat eta zure familiarentzat, hobeto ezagut dezazuen Jesuitak Durango.

Deskargatu

Lan egin Jesuitak Durangon

Nire curriculuma bidali