Zerbitzuak

Jangela eta sukaldea

Jangela eta sukaldea

Ikasleen elikadura gure beste kezka handietako bat da, eta bizimodu osasungarrirako ohitura sustatzeko helburua osatzen du.


Hori dela eta, Jesuitak Durango Ikastetxean prestatzen ditugun menuek garrantzi handia ematen diete sasoiko eta hurbileko elikagaiei, eta gure sukaldariek gure instalazioetan prestatzen dituzte egunero.

Era berean, eguerdiko atsedenaldian bazkalosteaz gozatzeko eta elikadura osasungarriaren garrantziari buruzko ezagutzak barneratzeko zenbait ekintza eskaintzen ditugu.

Jangelako menua

IKUSI HIL HONETAKO MENUA
Ikusi menu bereziak

Eskolako jangela: prezioak eta ordutegiak

HaurtzaindegiaOHIKO ERABILTZAILEAOTORDU BAT
0 urtekoen gelaHaurraren adinaren arabera pertsonalizatutako menuak (0,00 €)0,00 €/eguna
1 urtekoen gelaAberastutako purerako zein menu nagusia jaten hasten direnerako ordaindu beharreko zenbatekoa hilean 55,00 €-koa izango da.Aberastutako purerako zein menu nagusia jaten hasten direnerako ordaindu beharreko zenbatekoa hau izango da: 4,00 €/eguna.
2 urtekoen gelaIrailetik ekainera (barne) bitarteko guztizko zenbatekoa (217 menu): 1010,00 €. 10 kuota berdinetan zatikatuko da (irailetik ekainera bitarte). Bakoitza hilean 101 €-koa izango da.7,75 €/eguna
OHIKO ERABILTZAILEAOTORDU BAT
Haur Hezkuntzako 2. zikloa
Lehen Hezkuntza
DBH
Batxilergoa
Ikasturte osoko guztizko zenbatekoa (175 menu): 1010,00 €. 10 kuota berdinetan zatikatuko da (irailetik ekainera bitarte). Bakoitza hilean 101 €-koa izango da.7,75 €/eguna

Jangelako txandak

Mahaikide guztiek dagokien ordutegia errespetatu beharko dute.TALDEAKTOKIA
Lehen txanda: 12:001 eta 2 urteko ikasleakBeren tokian
Bigarren txanda: 12:303, 4 eta 5 urteko ikasleakBeren tokian
Hirugarren txanda: 13:05Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleak.2. jangelan
Laugarren txanda: 13:05Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetako ikasleak1. jangelan
Bosgarren txanda: Astelehena, asteartea eta osteguna: 13:40DBH1 eta DBH2 2. jangelan
Seigarren txanda: Astelehena, asteartea eta osteguna: 13:40. Asteazkena eta ostirala: 14:15.DBH3 eta DBH4 2. jangelan
Zazpigarren txanda: eskolak amaitzeanBatxilergoa 2. jangelan
  • Justifikatutako arrazoiengatik ikaslea ez bada jangelara joango, hirugarren egunetik aurrera eguneko 1,65 euro deskontatuko zaizkio hileko kuotatik (kontsumitu ez duen lehengaia).
  • Jangela irekita egongo da:
    • HHko lehen zikloa. Haurtzaindegia: irailaren 1etik aurrera.
    • Gainerako ikasleak: irailaren 8tik aurrera.
    • Jangela-zerbitzua erabiltzen duten Haur Hezkuntzako 2. zikloko ikasleak (3, 4 eta 5 urte) 14:30ak baino lehen jaso beharko dituzte familiek, eskolak goizez eta arratsaldez hasten diren arte. Asteazkenetan, ikasleak jangelatik jasotzeko ordutegia 15:00ak arte luzatzen da.
    • Jangela-zerbitzua erabili behar duten ikasle guztiek (baita aurreko ikasturtean zerbitzua erabili dutenek ere) irailaren 7a baino lehen eman beharko izena dute zerbitzuan, Alexia plataformaren bitartez (eskolaz kanpoko ekintzen atalean).

Dieta berezien kudeaketa

Gero eta haur gehiagori diagnostikatzen zaie intolerantzia edo alergiaren bat, eta dieta berezia egin behar izaten dute.  

Dieta berezien kudeaketan, ardura familiaren, San José Jesuitak Ikastetxearen eta Ausolanen artean partekatzen da.

Badakigu gaia garrantzitsua dela, eta erabat sentsibilizatuta eta inplikatuta gaude.Hori dela eta, dieta berezien liburuxka sortu dugu, arriskuak murrizteko asmoz.

Lan egin Jesuitak Durangon

Nire curriculuma bidali